Odola eman dezaket?

Zeintzuk dira odola emateko baldintzak?
Zeintzuk dira bete behar ditudan baldintzak?
Bete aurretiko galdetegia

Odola emateko baldintzak

Odola eman dezakezu 18 eta 65 urte bitartekoa bazara (60 urte lehenengo aldiz balitz), 50 kg. baino gehiago pisatzen baduzu eta osasuntsu bazaude.

Emakumeek, urtean, hiru aldiz eman dezakete odola eta gizonek, askoz jota, lautan.

Odol emateen artean bi hilabete, gutxienez, pasatu behar dira.

Odola eman aurretik, segurtasunagatik, bai emailearentzat zein jasotzailearentzat, osasun elkarrizketa egiten da, eta emailearen tentsioa zein hemoglobina maila begiratzen da.

Odola eman dezakezu

Otordu arina eginda

Etorri odola ematera baina ez baraurik.

Hepatitisa 12 urte bete baino lehen

Nahiz eta hepatitisa 12 urte izan baino lehenago izan baduzu.

Botikak

Nahiz eta ohikoenak diren botikak hartu.

Ondo hidrataturik

Odola emateko ondo hidrataturik egon behar duzu.

50 kg. baino gehiago pisatzen baduzu

18 eta 65 urte bitartekoa bazara eta 50 kg. baino gehiago pisatzen baduzu.

Tatuaturik egon arren

4 hilabete itxaron behar duzu odola eman aurretik.

Atseden harturik

Garrantzitsua da donazio gunera atseden hartuta etortzea.

Kolesterol altua

Zure odoleko kolesterol maila altua bada ere.

Bidaiak

Atzerrira joan bazara, baliteke denbora tarte bat itxaron behar izatea odola berriro eman baino lehen. Begiratu ohiko galderak atalean edo gurekin harremanetan jarri.

Identifikazioa

Odola ematean, NAN, pasaporte, bizileku-baimena edo gidatzeko baimenaren bidez identifikatu beharko duzu zeure burua. Transfusio Zentroan dagoeneko erregistratuta bazaude, odol-emailearen karnetarekin nahikoa da, edo izen-abizenak eta argazkia duen agiriren batekin edo izen-abizenak eta NANaren zenbakiarekin.